Urteko azken hiruhileko honetan, zerga-ordenantzak eztabaidatzen ari dira udalak, hurrengo urteari begira zergak, tasak eta prezio publikoak nola geldituko diren zehazteko. Hirukide elkartea hainbat udalekin bildu da 2017. urtean, eta udal horiekin guztiekin jarri gara harremanetan, gure bisitetan egin genizkien gomendioak eta eskaerak kontuan har ditzaten. Horietako batzuetan, hala nola Donostiakoan, zirkulazio-zergan ezarritako hobaria apur bat hobetzeko asmoa dute, eta beste batzuetan, Eibarren, adibidez, oposizioak hobari hori 2018ko zerga-ordenantzetan txertatzeko eskaera egin du.

Ordenantzen eztabaida-aldian eta jendaurrean jarrita daudenean, herritarrek alegazioak aurkezteko aukera dute, zergetan, tasetan edo prezio publikoetan aldaketak iradokitzeko. Honen bidez, zuen proposamenak egitera eta aurkeztera bultzatu nahi zaituztegu, zuen udalerrietan familia ugarientzako hobariak eskatzeko urteko aukerarik egokiena baita. Guregana ere jo dezakezue, Hirukidetik alegazio moduan aurkez ditzagun zuen eskaerak.

Modu berean, gogoratu nahi dizuegu, udal gehienetan, udal-zergen eta tasen hobariak URTERO aurkeztu behar direla, ez baitira ofizioz aplikatzen. Oro har, urte bukaeran edo urteko lehen hilabeteetan aurkeztu behar dira, baina udalen batean azaroan egin behar izaten da; hori dela eta, zuen udalean galdetzea izango duzue onena. Gogoan izan hobari horiek eskuratu ahal izateko Familia Ugarien Titulua indarrean izan behar duzuela.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/ayunt-vitoria-1024x768.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/ayunt-vitoria-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Urteko azken hiruhileko honetan, zerga-ordenantzak eztabaidatzen ari dira udalak, hurrengo urteari begira zergak, tasak eta prezio publikoak nola geldituko diren zehazteko. Hirukide elkartea hainbat udalekin bildu da 2017. urtean, eta udal horiekin guztiekin jarri gara harremanetan, gure bisitetan egin genizkien gomendioak eta eskaerak kontuan har ditzaten. Horietako batzuetan, hala...