Aitona-amonei zuzendutako omenaldi-bideoa, Interneten izugarrizko arrakasta izaten ari dena

Zazpi egunean, 20 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu Facebookeko gure orrialdean. Jende asko hunkitu du bideoak, bere errealismoagatik eta duen indarragatik, familien barnean aitona-amonek betetzen duten leku garrantzitsua azpimarratzen baitu.

Lehen aldiz gure biltzarrean eman zen bideo honetan, ondo merezitako omenaldia egiten zaie aitona-amonei, gure familietan ezinbestekoak direlako eta eredugarriak direlako maitasun, pazientzia eta balioen ikuspegitik. Bideoan bertan esaten zaigunez, hobe agian bideoa ez ikusi jendaurrean, edo, ikustekotan, eskuartean mukizapi bat izanda ikusi…

Aitona-amonen presentzia, egiten duten ekarpena eta duten garrantzia azpimarratu nahi izan ditugu, eman diezaguketen babes materialaren edota lana eta familia-bizitza batera ditzagun ematen diguten laguntzaren gainetik. Gaur egun, beren seme-alaben lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko ematen duten laguntza balioesten da gehien bat, askotan salbatu egiten baikaituzte arlo horretan, edota ezinbesteko baitira iloben zainketan…

Laguntza hori beharrezkoa edo onuragarria bada ere, harago joan nahi izan dugu bideoan, eta argi erakutsi nahi izan dugu zer-nolako ekarpena egiten duten edo egin dezaketen familia barnean balioak edota gizatasunarekin lotutako funtsezko hainbat alderdi transmititzeko orduan.

Hirukideko hainbat bazkideri eskerrak eman nahi dizkiegu, beren parte-hartzeagatik edota laguntzagatik; aktore profesionalen ondoan ikusi ahal izan ditugu bideoa filmatzerakoan horietako asko. Aurrez egin izan ditugunak bezala, hau ere gustuko izango duzuela espero dugu, eta lagun iezaguzue, mesedez, zabaltzen, zuen familiartekoei eta lagunei igorriz edota sare sozialetan partekatuz. Eskerrik asko!

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/imagen-video-1024x704.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/imagen-video-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
Aitona-amonei zuzendutako omenaldi-bideoa, Interneten izugarrizko arrakasta izaten ari dena Zazpi egunean, 20 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu Facebookeko gure orrialdean. Jende asko hunkitu du bideoak, bere errealismoagatik eta duen indarragatik, familien barnean aitona-amonek betetzen duten leku garrantzitsua azpimarratzen baitu. Lehen aldiz gure biltzarrean eman zen bideo honetan, ondo merezitako omenaldia egiten zaie...