Errazago eta hainbeste buelta eman barik nabigatu ahal izateko, gure webguneko deskontuen atalaren programazioa berriz diseinatu, eta hobetu egin dugu. Hala, espero dugu intuitibo eta bisualagoa izatea deskontuak egiten dituzten dendak eta enpresak topatzeko orduan.

DESKONTUAK/LAGUNTZAK botoian, orri zabalgarri bat agertzen da, aukera ematen duena deskontu guztiak SEKTORE edo UDALERRIen arabera ikusteko, maparekin hurbilduta, hala nola unean uneko NOBEDADEAK edo ESKAINTZAK; horrez gain, gurekin harremanetan jartzeko datuak ikusiko dituzue, erakunderen bati buruzko ERREKLAMAZIO/IRADOKIZUNik egin nahi baldin baduzue.

Azkenik, lehen e-posta edo telefono bidez ematen genizkizuen deskontu-kode guztiak zuzenean ikusi ahal izango dituzue webgunean, hura eskaintzen duen erakundean sakatuta. Bere egunean elkarteari eman zenioten helbide elektronikoa eskatuko zaizue, benetan bazkideak zaretela egiaztatzeko, eta, hala bada, e-posta bidaliko dizuegu pasahitzarekin edo zuek eskaturiko deskontu-kodearekin, bai eta, hura erabiltzeko beharrezkoa izanez gero, jarraibideak ere. Horrenbestez, ez baduzue gogoan bazkide egin zinetenean zein helbide elektroniko eman zeni(zki)guten, onena da guri deitzea gogorarazteko, eta ez baldin bada normalean erabili ohi duzuena, beste bat eman ahal diguzue, gure newsletterra eta unean uneko eskaintzak behar den moduan jaso ditzazuen.

Espero dugu oso baliagarria izatea (lotura).

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/Pantallazo-DESCUENTOS_web.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/Pantallazo-DESCUENTOS_web-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Errazago eta hainbeste buelta eman barik nabigatu ahal izateko, gure webguneko deskontuen atalaren programazioa berriz diseinatu, eta hobetu egin dugu. Hala, espero dugu intuitibo eta bisualagoa izatea deskontuak egiten dituzten dendak eta enpresak topatzeko orduan. DESKONTUAK/LAGUNTZAK botoian, orri zabalgarri bat agertzen da, aukera ematen duena deskontu guztiak SEKTORE edo UDALERRIen...