Uda ostean egingo dugu Nojako egonaldia, hasieran maiatzaren 26tik 28rako asteburuan egingo genuena. Jakinaraziko dizkizuegu data berriak; esan bezala, uda ostean.

Noja herri kantabriarrak, Familiarteko Turismo zigilua duenak, Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak emana, asteburu osoko egitaraua eskainiko digu, bereziki prestatua seme-alabak dituzten familientzat.

Egitarauan, ostiral, zapatu eta iganderako jarduerak bilduko dituzte:

– Ostiral arratsaldean, familiei harrera eta txartel-banaketa; ondoren, bisita gidatua Marqués de Albaicínen jauregira.

– Larunbaterako, hainbat proposamen dituzte: running train irteera Nojako mendiak ezagutzeko (10 km), edo “Nagusitan esploratzailea izan nahi dut” plana, edo ekoturismo-txangoa Vicoriako paduretako parke naturalera.

– Familiarteko asteburua igandean bukatuko da, festa batekin: musika, ipuin-kontalariak, ghymkana, graffitiak…

Hautaturiko asteburu osoan, prezio berezia izango da Playa Doradako Aisialdi Gunerako sarreran, igerileku girotuaz, saunaz… gozatzeko, bai eta gimnasioaz eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako aisitekaz ere. Jarduera bakoitzerako sarrera euro batekoa izango da, txartela erakutsita.

Horrez gain, Hirukideko familiok prezio bereziak izango ditugu 9 ostatutan (hotelak, kanpinak, apartamentuak…).

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/1Noj_plan_fam.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/1Noj_plan_fam-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Uda ostean egingo dugu Nojako egonaldia, hasieran maiatzaren 26tik 28rako asteburuan egingo genuena. Jakinaraziko dizkizuegu data berriak; esan bezala, uda ostean. Noja herri kantabriarrak, Familiarteko Turismo zigilua duenak, Kide Ugariko Familien Espainiako Federazioak emana, asteburu osoko egitaraua eskainiko digu, bereziki prestatua seme-alabak dituzten familientzat. Egitarauan, ostiral, zapatu eta iganderako jarduerak bilduko...