Pantaila handira iritsi da LEGO sagaren hirugarren filmaren estreinaldia: The Lego Ninjago Movie. Hiria mehatxatu duten munstroengandik eta bilauengandik beren etxea babesteko indarrak batu dituzten sei ninja gazteren istorioa kontatzen du. Sei nerabe horiek bizitza bikoitza daramate, egunez normal bizi baitira, eta gauez, berriz, Ninjago hiria arriskuan jartzen duten etsaien kontra borrokatzen baitira.

Sensei Wu eskarmentu handiko irakasle jakintsuaren eskutik ikasi ondoren, eta Lloyd ninja (Ninja Berdea izenez ezagutzen dena) buru dutela, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya beren hiria munstroengandik, robot erraldoiengandik, dragoi zibernetikoengandik eta gainerako bilauengandik babesten saiatuko dira.

Estreinaldia: irailaren 22an
Generoa: animazioa, akzioa
Adina: publiko guztiarentzat

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/ninja_lego.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/ninja_lego-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Pantaila handira iritsi da LEGO sagaren hirugarren filmaren estreinaldia: The Lego Ninjago Movie. Hiria mehatxatu duten munstroengandik eta bilauengandik beren etxea babesteko indarrak batu dituzten sei ninja gazteren istorioa kontatzen du. Sei nerabe horiek bizitza bikoitza daramate, egunez normal bizi baitira, eta gauez, berriz, Ninjago hiria arriskuan jartzen duten...