Larreineta eta Zugaztieta meatze-guneen artean daude laku hauek. Mame failan sortuak dira, Matamoroseko esparruaren meatze-ustiapenaren ondorioz.

Antzina, zeru irekiko meatzeak ziren, baina bertan behera utzi zituztenean lurpeko urek hartu zituzten. Uholdeek, buztinarekin batera, isurialdeetatik zetozen ur drainatuak pilatu zituzten.

Lakuen aldamenean bertan, aisialdi-gune bat dago mahai, aulki eta burruntziez hornitua; inguru paregabea, familiarekin gozatzeko ezin hobea. Gainera, azken urteotan, zenbait artistaren obrak jarri dituzte ikusgai, eta eskulturari eskainitako Euskadiko lehenengo esparru irekia sortu dute: Meatzalde Goiko Parkea.

Helbidea: Zugaztieta, Trapagaran (Bizkaia)
Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/Larreineta5.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/Larreineta5-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Larreineta eta Zugaztieta meatze-guneen artean daude laku hauek. Mame failan sortuak dira, Matamoroseko esparruaren meatze-ustiapenaren ondorioz. Antzina, zeru irekiko meatzeak ziren, baina bertan behera utzi zituztenean lurpeko urek hartu zituzten. Uholdeek, buztinarekin batera, isurialdeetatik zetozen ur drainatuak pilatu zituzten. Lakuen aldamenean bertan, aisialdi-gune bat dago mahai, aulki eta burruntziez hornitua; inguru...