Aurten ere, Eguberri Txartelen IX. Haur Lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hortik aterako da datozen Eguberritan zorionak opatzeko erabiliko dugun gure txartela. Marrazkiak Hirukiden aurkeztu behar dira, edo bertara igorriko dira. Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, hauxe da helbidea: concurso@hirukide.com. Ezinbestekoa da egilearen datuak argi azaltzea: izena, adina, helbide osoa eta telefonoa. 2017ko abenduaren 1a da marrazkiak igortzeko azken eguna, eta erabakia abenduaren 5ean emango du epaimahaiak.

4 urtetik 14ra bitarteko haurrek parte har dezakete, Hirukideko kide diren familia ugarietako seme-alabak badira, betiere. Hiru kategoria hauek zehaztu dira, adinaren arabera:

– 4 urtetik 6ra; eskola-materialen sorta.

– 7 urtetik 9ra; eskola-materialen sorta.

– 10 urtetik 14ra; marrazteko materiala eta eskolako materialen sorta.

DIN A4 tamainako (29,7 x 21 cm) paperean edo kartoi mehean aurkeztuko da marrazkia, tolestu gabe. Pinturako edozein teknika erabili daiteke (koloretako arkatzak, argizarizko margoak, arkatz markatzaileak, urmargoak, etab.); baina, eskaneatzeko orduan izan eragin ditzaketen zailtasunak kontuan hartuta, ez ditu berariaz aintzat hartuko epaimahaiak “collage” erako lanak, baldin eta kotoi-zatiak, oihal zatiak, lekaleak eta horrelakoak badaramatzate.

Irabazle ateratzen diren hiru lanetatik bat aukeratuko du epaimahaiak, HIrukidereren Eguberritako txartel gisa.

Lehiaketaren oinarriak osorik dituzue gure webgunean.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/conc-xtmas17.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/conc-xtmas17-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
Aurten ere, Eguberri Txartelen IX. Haur Lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hortik aterako da datozen Eguberritan zorionak opatzeko erabiliko dugun gure txartela. Marrazkiak Hirukiden aurkeztu behar dira, edo bertara igorriko dira. Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, hauxe da helbidea: concurso@hirukide.com. Ezinbestekoa da egilearen datuak argi azaltzea: izena,...