Duela egun batzuk, Auzitegi Konstituzionalak partzialki baliogabetu zuen Gipuzkoako hiri-lursailen gainbalioari buruzko araua. Halaxe egin du Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3. Epaitegiak planteaturiko inkonstituzionalitate-auzia partzialki onartuta. Epaiak soilik eragingo die zuzenean Gipuzkoako ondasun higiezinei, eta horietatik errebalorizazio objektiboa eduki gabe saltzen direnei.

Halere, Araba eta Bizkaiko aldundiak kontua aztertzen ari dira, beren foru-arauak aldatu eta aplikatu ala ez erabakitzeko. Hain zuzen ere, Arabako Ahaldun Nagusiak honela esan du: “Ez du inolako zentzurik gainbalio-zerga bat ordaintzea ez dagoenean minusbaliorik”.

Puntu horretantxe ari dira planteatzen aldundiak beren foru-arauak aldatzea. Hirukidek aspalditik aldarrikatzen ari garen kontu bat gogoratu nahi die: zerga horretatik kide ugariko familiak salbuestea, etxea pertsona gehiegi bizi direlako aldatu beharra dutenak eta, beraz, azalera handiagoko etxebizitza erosi behar dutenak, halabeharrez.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/Imp_plusv.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/Imp_plusv-300x300.jpgHirukidesin-categoria
Duela egun batzuk, Auzitegi Konstituzionalak partzialki baliogabetu zuen Gipuzkoako hiri-lursailen gainbalioari buruzko araua. Halaxe egin du Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3. Epaitegiak planteaturiko inkonstituzionalitate-auzia partzialki onartuta. Epaiak soilik eragingo die zuzenean Gipuzkoako ondasun higiezinei, eta horietatik errebalorizazio objektiboa eduki gabe saltzen direnei. Halere, Araba eta Bizkaiko aldundiak kontua aztertzen ari dira,...