Idazlanak aurkezteko epea apirilaren 17an amaituko da.

FEFNren “Ingelesa zertarako?” lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu seme-alabak gaur egun DBHko 4. mailan dituzuen familiak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek idazlan bat egin beharko dute gaztelaniaz, eta etorkizunean zertan lan egin nahi duten eta zergatik azaldu behar dute idazlan horretan; horrez gain, aukeratu nahi luketen lanbiderako unibertsitate-ikasketak egiteko ingelesa jakiteak zer garrantzi duen ere azaldu behar dute idazlanean. Lehiaketan saritzat ematen den ingeles-ikastaroa zergatik egin behar luketen azaltzeko arrazoiak ere eman ditzakete.

Alde bakarretik idatzitako bi orriko luzera izango dute gehienez idazlanek, eta Arial letra-tipoa eta 11 puntuko neurria erabiliko dira. Honako helbide honetara bidal daitezke idazlanak, word edo pdf fitxategian: comunicacion@familiasnumerosas.org; egilearen datu pertsonalak ere erantsiko dira: haurraren izen-abizenak, adina, posta-helbidea eta telefonoa. Horrez gain, adingabearen aitaren edo amaren izen-abizenak emango dira, eta familia ugarien zer elkartetakoak diren ere adieraziko da.

Sari bakarra emango da lehiaketan: Diverbo Pueblo Inglés elkarteak eskaintzen duen ingeles-ikastaro bat. Ingelesa irakasten duen enpresa bat da Diverbo, ingelesa ikasteko murgiltze-programak dituena; 8 eguneko egonaldiak izan ohi dira, ingelesez, mantenu osoan. Aldeadueron (Salamanca) izango da ikastaro hau, Diverbo Pueblo Inglés erakundeak Espainian dituen egoitzetako batean, mantenu osoan, 2017ko uztailaren 21etik 28ra. Idazlanak aurkezteko epea apirilaren 17an amaituko da.

Lehiaketaren oinarriak, honako ESTEKA HONETAN.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/concurso_div_ingles.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/concurso_div_ingles-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Idazlanak aurkezteko epea apirilaren 17an amaituko da. FEFNren “Ingelesa zertarako?' lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu seme-alabak gaur egun DBHko 4. mailan dituzuen familiak. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek idazlan bat egin beharko dute gaztelaniaz, eta etorkizunean zertan lan egin nahi duten eta zergatik azaldu behar dute idazlan horretan; horrez gain,...