Abenduaren 16an, larunbatean, berriro gozatuko dugu Gorbeia Merkataritza Guneko (Etxebarri-Ibiña, Gasteiz ondoan) Haurrentzako Parkeaz, non zozketak, opariak eta sorpresak izango diren Hirukideko ume guztientzat.

Hirupinera edonor etor daiteke, beraz, gonbida itzazue beste familia batzuk; halere, Hirukideko bazkideek deskontuak, zozketak eta sorpresak izango dituzte, merkataritza-gunearen eta bertako denden laguntzari esker. Bazkideentzako abantailez gozatzeko, egun horretan gure informazio-bulegora etorri beharko duzue, Hirukideko txartela eskuan; bulegoa Carrefour supermerkatuko ordaintzeko kutxen parean egongo da, eta hantxe gozokiak, jumping-erako, paintball-erako eta abarrerako txartelak banatuko dizkizuegu, zuen seme-alabentzat, bai eta deskontu-txartelak eta kupoiak ere, dozenaka sari banatuko dituen zozketan parte hartzeko.

Berritasun gisa, eta Gorbeia Zinemen, merkataritza-gunearen beraren eta Hirukideren laguntzari esker, COCO filma doan ikusi ahal izango duzue, 11:30ean (Pixar konpainiaren azken pelikula da. Ikus hemen trailerra); sarrerak 11:00etatik aurrera hartu beharko dituzue, zinemen sarreran (joan zaitezte garaiz, eta ez ahaztu Hirukideko txartela).

Planoan ikus dezakezuen bezala, tailer, jolas eta jardueren ondoan Ronald McDonaldek magia-ikuskizuna eskainiko du, 13:30ean, eta Panta Rheik antzezlana, 19:30ean.

.

BAZKIDEENTZAKO SORPRESA ETA ZOZKETA APARTAK

Egun horretan, gozatu doako jarduera guztiez, baina ez ahaztu Hirukideren informazio-bulegora hurbiltzea, Carrefour supermerkatuko ordaintzeko kutxen parean, zuen deskontu-txartelak, opariak eta jardueretarako txartelak jasotzeko:

Hirukideko familia guztientzat: 10 €-ko deskontu-txartela, Gorbeiako Carrefourren egiten diren 50 €-tik gorako erosketetarako.

Hirukideko haur guztiek ondokoak jasoko dituzte:

  • Gozoki-poltsa 1
  • Jumping-erako txartel 1 (5 urtetik gorakoak)
  • Zinemarako sarrera 1 (guraso bat barne)
  • Paintball-eko tiro-eremurako txartel 1 (7 urtetik gorakoak)
  • McMenu-rako deskontu-txartel 1

Horrez gain, familia bakoitzak ondoko zozketetan hartuko du parte:

  • 100 €-ko 5 erosketa-txartel Gorbeia merkataritza-guneko edozein dendatan erabiltzeko
  • 2 urdaiazpiko
  • 2 otar parafarmaziako produktuz beteta
  • Gorbeia Zinemetarako 10 gonbidapen bikoitz
  • Opari-txartelak, eta doako menuak eta edariak jatetxeetan
  • Eta askoz gehiago (ikasteko flexoak, lore-sorta apaingarriak, etab.)

.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/imag_web2_PINgorbeia.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/imag_web2_PINgorbeia-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Abenduaren 16an, larunbatean, berriro gozatuko dugu Gorbeia Merkataritza Guneko (Etxebarri-Ibiña, Gasteiz ondoan) Haurrentzako Parkeaz, non zozketak, opariak eta sorpresak izango diren Hirukideko ume guztientzat. Hirupinera edonor etor daiteke, beraz, gonbida itzazue beste familia batzuk; halere, Hirukideko bazkideek deskontuak, zozketak eta sorpresak izango dituzte, merkataritza-gunearen eta bertako denden laguntzari esker. Bazkideentzako...