Hirukidek 2017ko “¡Bravo!” publizitate-saria jaso zuen, urtarrilaren 22an. Gizarte Hedabideen Apezpiku Batzordeak eman zigun, “Aitona-amonekin familia+ gara” izenburuko gure azken sentsibilizazio sozialerako bideoagatik. Saria emateko arrazoia izanzen ondokoa agerian utzi izana: “Familiei sostengua emateko hain lagungarriak diren maitasun-, egonarri- eta balio-eredurik onena dira aitona-amonak”.

Sari horien bitartez, Gizarte Hedabideen Apezpiku Batzordeak aitortu nahi ditu gizakiaren duintasunaren zein giza eskubideen aldeko lan txalogarriak. Dagoeneko 41 urte daramatza sari hauek hainbat hedabidetako komunikazio-profesionalei banatzen. Hirukideren zuzendari Natalia Diez-Caballerok jaso zuen saria, Madrilen, eta aitona-amonei eskaini zien, “gure gizartearen eta familien zutabe” direlako.

Besteak beste, hauek izan ziren saridunak: Antonio Pampliega gerra-berriemailea -hamar hilabete eman zituen bahituta Sirian, Al Qaedako bertako filialak harrapatuta-, Prentsa-sailean; eta Julián Del Olmo (“¡Bravo! Especial!” saria), Pepe Domingo Castaño (“¡Bravo! Radio” saria) eta Sergio Martín -“Los Desayunos de TVE” saioaren zuzendaria- “¡Bravo! Televisión” saria) kazetariak.

Orobat, Aleteia informazio-atariak irabazi zuen Teknologia Berriak saileko saria, eta David Arratibelek, “Converso” filmaren zuzendariak, Zinema sailekoa. Iñigo Pírfano orkestra-zuzendariak, berriz, “¡Bravo! Música” saria erdietsi zuen, “A Kiss for all the world” musika-egitasmo solidarioagatik. Azkenik, Elizbarruti sailean, Liebanako Santo Toribioko eta Caravaca de la Cruzeko jubileu-urteen informazio-estaldurak saritu zituzten.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Foto-Premio1-1024x681.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/Foto-Premio1-300x300.jpgHirukideHasiera
Hirukidek 2017ko “¡Bravo!” publizitate-saria jaso zuen, urtarrilaren 22an. Gizarte Hedabideen Apezpiku Batzordeak eman zigun, “Aitona-amonekin familia+ gara” izenburuko gure azken sentsibilizazio sozialerako bideoagatik. Saria emateko arrazoia izanzen ondokoa agerian utzi izana: “Familiei sostengua emateko hain lagungarriak diren maitasun-, egonarri- eta balio-eredurik onena dira aitona-amonak”. Sari horien bitartez, Gizarte Hedabideen Apezpiku...