Otzarretako pagadia leku magikoa da, baita argazkizaleen helmuga gustukoenetakoa ere, neguan batik bat. Munduan parekorik gabeko ingurune naturala da: ehun urtetik gorako pagoek eta pagadia zeharkatzen duen erreka sigi-sagatsuak (Zubizabala) osatzen duten paisaia miragarriak ahozabalik utziko gaituen parajea bihurtzen dute Otzarretako pagadia. Porlanezko mendi-bide batek lotzen ditu Saldropo eta Otzarreta Barazarrekin, eta oso aukera ona da haurrekin edo zaharrenekin joateko. Mendizaleek gainetik bertatik (Bengoetxea taberna, atze-atzean dagoena) irteten den mendi-bidea har dezakete, eta Abaroa  eta Abarokorta mendiak zeharka ditzakete. Beste aldean dago Lanbreabe sakana.   

Pagadi honetatik hurbil dago Uguna ur-jauzia. Ez da munduko ur-jauzi handi edo ikusgarriena, baina bisitatzea merezi duen txoko magikoa da.

Helbidea: Gorbeiako Parke Naturala. Zeanuri (Bizkaia).
Informazio gehiago: www.gorbeiaeuskadi.com

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/otzarreta.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2018/01/otzarreta.jpgHirukideFamilia aisialdia
Otzarretako pagadia leku magikoa da, baita argazkizaleen helmuga gustukoenetakoa ere, neguan batik bat. Munduan parekorik gabeko ingurune naturala da: ehun urtetik gorako pagoek eta pagadia zeharkatzen duen erreka sigi-sagatsuak (Zubizabala) osatzen duten paisaia miragarriak ahozabalik utziko gaituen parajea bihurtzen dute Otzarretako pagadia. Porlanezko mendi-bide batek lotzen ditu Saldropo eta...