Facebookeko gure orrialdetan, 32 milioi aldiz baino gehiagotan erreproduzitu da, eta milioi lagunek baino gehiagok partekatu dute. Argi erakusten du horrek guztiak gure aitona-amonen omenez egin dugun bideo honek arrakasta itzela izan duela.

“Aitona-amonekin, familia + gara” izenburua daraman bideoa hau sareko, blogetako eta askotariko web orrietako ehun gunetan baino gehiagotan aipatu eta zabaldu da hilabete eskasean; autonomia-erkidegoko eta estatuko irratsaioetan ere zabaldu da berria, eta autonomia-erkidego desberdinetako hiru katetan ere zabaldu dute.

Jende asko hunkitu du bideoak, bere errealismoagatik eta duen indarragatik, familien barnean aitona-amonek betetzen duten leku garrantzitsua azpimarratzen baitu. Ondo merezitako omenaldia egiten zaie aitona-amonei, gure familietan ezinbestekoak direlako eta eredugarriak direlako maitasun, pazientzia eta balioen ikuspegitik.

Bideoa oraindik ikusi ez baduzue, hemen duzu lotura.

Ingeleseko azpitituluak ere jarri zaizkio, atzerrian senitartekoak badituzue, haiei bidali nahi badiezue ere. Bideoa ikustek lotura (ingelesez).

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/imag_video.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/imag_video-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
Facebookeko gure orrialdetan, 32 milioi aldiz baino gehiagotan erreproduzitu da, eta milioi lagunek baino gehiagok partekatu dute. Argi erakusten du horrek guztiak gure aitona-amonen omenez egin dugun bideo honek arrakasta itzela izan duela. “Aitona-amonekin, familia + gara” izenburua daraman bideoa hau sareko, blogetako eta askotariko web orrietako ehun gunetan baino...