Urriaren 21ean, 8. biltzarra egin genuen Kursaal Jauregian, “Familia eta balioak sarean” izenburupean. 400 heldu eta 300 ume inguru baino gehiagok jo zuten Euskadiko bazter guztietatik biltzarrera. Helduak eta 0 urtetik 5era bitarteko haurrak Kursaalen bildu ziren, eta 6 urtetik gorakoak, berriz, Manteo kiroldegian; jarduera eta jolas ugariz jositako programa oso bat eskaini zitzaien guztiei.

Sei hizlari handik esku hartu zuten egunean zehar, eta Interneten gabiltzanean gure familien segurtasuna nola hobetu jakiteko jarraibideak eman zizkiguten; horrez gain, gure seme-alabek teknologia berriak egokiro eta zentzuz erabil ditzaten prestakuntza egokia nola eman ere azaldu ziguten.

Lehen hitzaldia David Barrosok eman zuen, eta aukera ugariko une berezi-berezi batean gaudela azpimarratu zuen, zaindu eta arretaz begiratu beharreko arriskuak ere nabarmendu zituen arren. Hitzaldian, bat etorri zen Ruth Salarekin eta Selva Orejónekin, adingabeekin konfiantza giroa sortzeak eta Interneten eta teknologia berrietan dabiltzanean haien ondoan egoteak duten garrantzia azpimarratzeko orduan. Internet bidezko erasoak nola gertatzen diren azaldu zuten, eta nola aukeratzen dituzten biktimak, nola lortzen duten haien konfiantza estortsio egiteko… Horrez gain, horrelako egoeretan nola jokatu eta kontua nola bideratu ere azaldu zuten.  Autonomiaz eta irizpide sendoekin joka dezaten adingabeak prestatzeak duen garrantzia ere azpimarratu zuen Jesús Pernasek, eta arauak errespetatuz eta sustatuz beren xede eta helburuen alde borrokatzen diren gazte super-ausart digitalak ere badaudela nabarmendu zuen.

Arratsaldean, hainbat adituk mahai-ingurua egin zuten, eta, mahai-inguru horretan. Goizeko hizlariei beste zenbait bateratu zitzaizkien, hala nola Gipuzkoako Kriminalitate Informatikoko fiskala, Jorge Bermúdez, eta Ertzaintzako Delitu Informatikoen burua, Manuel Viota. Eztabaida arinean aritu ziren guztiak, eta informazio ugari eta prestakuntza sakona jaso zuten bertaratu zirenek, askotariko adibideen eta ikuspegien bidez. Gure seme-alaben jokaleku den sareko mundua hobeto ulertzen lagundu ziguten.

Mahai-ingurua amaitu ostean eta biltzarraren itxiera-ekitaldian, Sol Maguna aktoreak bakarrizketa handi bat eskaini zigun, familia ugarien gaia eta teknologia berriak oinarri hartuta. Amaiera bikaina eman zitzaion ekitaldiari, partaideen artean biltzarra babestu zutenen eskutik bederatzi sari handi zozkatuz.

Aldi berean eta egun osoan zehar, bertaratutakoen seme-alabei programa zabala eskaini zitzaien, adinaren arabera banatuta: jolasak, gaztelu puzgarriak eta lantegiak txikienentzat; edota akuariora bisita, magia-ikuskizunak, igerilekuko jolasak, edota oso lantegi hezigarri bat sare sozialei buruz, bi ertzainen eskutik.

Prestakuntza eta dibertsiorako aukera ugari eskaini zizkien ekitaldiak handi nahiz txikiei, eta, ekitaldiaren osagarri, Astigarragako Sagardoaren Museora bisita egin zuten biltzarrean parte hartu zuten familia askok igandean. Goizean, sagardoaren historia eta kultura ezagutu ahal izan zituzten bertaratuek, eta lantegi praktiko batean parte hartu zuten. Amaitzeko, bazkaria egin zuten sagardotegian.

Datozen egunotan, biltzarreko hainbat audio eta bideo ezarriko ditugu gure webgunean.

 

Biltzarreko argazkiak ikusteko esteka

Igandeko txangoan ateratako argazkiak ikusteko esteka

 

GURE ESKERRIK BEROENA HONAKO HAUEI:

 

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/IMG_0875-1024x683.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/11/IMG_0875-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Urriaren 21ean, 8. biltzarra egin genuen Kursaal Jauregian, “Familia eta balioak sarean” izenburupean. 400 heldu eta 300 ume inguru baino gehiagok jo zuten Euskadiko bazter guztietatik biltzarrera. Helduak eta 0 urtetik 5era bitarteko haurrak Kursaalen bildu ziren, eta 6 urtetik gorakoak, berriz, Manteo kiroldegian; jarduera eta jolas ugariz jositako...