Kide Ugariko Familiaren Titulua

Titulu honek Nazio lurralde osoan balio du, eta balioa galdu eta iraungiko da seme-alabak 21 urte betetzean (ikaslea bada, 26 urte betetzean).

Titulua lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

titulo_famnum

  • Eskaeraren eredu ofiziala betetzea, Gipuzkoan eta Bizkaian.
  • Familia-Liburua aurkeztea (Bizkaian eta Gipuzkoan honen fotokopia ere aurkeztu behar da).
  • Tutuluan agertuko diren familia unitateko kide guztien erroldaren ziurtagiria.
  • Familia unitateko kide guztien NAen fotokopiak (dauzkatenenak).
  • Beharrezko ziurtagiriak honako egoera berezi hauek egiaztatzeko: elbarritasuna (guraso edo-eta seme-alabena), alarguntasuna, banantzea edo dibortzioa (kasu honetan epaiaren eta hitzarmen arau-emailearen kopia bana aurkeztu behar dira, seme-alaben zaintza egiaztatzeko)), ikasle izatea (Araban 22 urtetik gorako seme-alaben ikasketa-ziurtagiria, Bizkaian 20 urtetik gorakoena, eta Gipuzkoan 21 urtetik gorakoena).

Beste nazionalitate batzuetako pertsonek, aurreko dokumentazioaz gain, honako hau ere aurkeztu behar dute:

  • Europar Batasuneko herrialdeetakoak badira: egoitza-baimena edo Espainian lan egiteko ziurtagiria.
  • Europar Batasuneko ez diren herrialdeetakoak badira: aipatu tituluan agertu beharreko kide guztien egoitza-baimena.

Titulua berritzea

Kide Ugariko Familiaren Titulua familiaren kopurua aldatzen denean berrituko da, baldin-eta aldaketak familiaren mailari eragiten badio. Edonola ere, seme-alaba zaharrenak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai honek ikasteari utzi diolako eta orduan kide ugariko familiaren izaera galduko duelako, bai honek ikasten jarraituko duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko du ikasketak amaitu arte.

Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

      • Aurreko Titulua.
      • Beharrezko ziurtagiriak egoera bereziak edota egoera horiek aldatu izana egiaztatzeko: elbarritasuna, ikasle izatea, alarguntasuna, banantzea edota dibortzioa.

Tituloetako informazioa, tramitazioa eta emisioa

ARABA

GIZARTE POLITIKAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN SAILA
GIZARTE ONGIZATEKO FORU ERAKUNDEA
San Prudencio kalea, 30
01001 Gasteiz
tel_icon 945.15.10.15

BIZKAIA

ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
Ugasko, 5
48014 Bilbo
tel_icon 900.22.00.02

GIPUZKOA

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
Txara 2, Pº Zarategi, 99 Intxaurrondo
20015 Donostia
tel_icon 943.11.25.11

BESTE UDALERRI BATZUK

Beste udalerri batzuetan bizi diren pertsonek Kide Ugariko Familiaren Titulua dagokien Udalaren gizarte zerbitzuen bidez izapidetu dezakete.

Kide ugariko familia bati bere izaera aitortzen dion Titulu ofiziala. Euskadin aipatu titulua eman eta berritzeko eskumena daukaten erakundeak Foru Aldundiak dira, Araban Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea, Bizkaian Gizarte Ekintza Saila, eta Gipuzkoan Gizartekintza.