Kide Ugariko Txartela

Euskadin Kide Ugariko Familiaren Titulua edukitzeak Eusko Jaurlaritzak Titulu horretan agertzen diren 5 urtetik gorako pertsonei emandako KIDE UGARIKO FAMILIAREN TXARTELA edukitzeko aukera ematen du. Nork berea erabiltzeko txartel pertsonala eta besterenezina da, Euskal Autonomia Erkidegorako balio duena.
carnet-familia-numerosa-hirukide

Kide Ugariko Familiaren Titulua eskatu ondoren, Txartelak etxean jasoko dira. Aipatu Txartelen berrikuntza Kide Ugariko Familiaren Tituluarenarekin batera egingo da. Hauen baliagarritasuna Kide Ugariko Familiaren Titulua iraungitzen den data berean iraungiko da.

Txartelak soilik egiaztatzen du kide ugariko familia bateko kidea izatea. Laguntza bakoitzak eska ditzakeen bestelako betekizunak dagokien prozedurak ezarritako bideen arabera egiaztatu beharko dira.

Informazio gehiago

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
Familia Politika eta Gizarte Garapena
Donostia kalea, 1 - Lakua
01010 Gasteiz
 tel_icon 012
 icon_mail familiasnumerosas@ej-gv.es

Araudi erregulatzailea

Kide Ugariko Familiak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, (BOEren 277. alea, 2003ko azaroaren 19koa). Lege honen araudi-garapena burutzeke dago.