CartelA3_supuestos_fam_num_EUS

Kide Ugariko Familia Kontzeptua

Kide Ugariko Familiak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, (BOEren 277. alea, 2003ko azaroaren 19koa), kide ugariko familiak honakok hauek dira:

  • Arbaso bat edo bi hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez.
  • Arbaso bat edo bi bi seme-alabarekin, komunak izan ala ez, haietariko bat ezindua bada edota lan egiteko gaitasuna ez badauka.
  • Bi arbaso, biak ezinduak badira edota bietariko batek % 65eko ezintasun maila edo handiagoa badauka edota biek lan egiteko gaitasuna ez badaukate, bi seme-alabarekin, komunak izan ala ez.
  • Arbaso bat bananduta edota dibortziatuta, hiru seme-alabarekin, komunak izan ala ez, nahiz eta familia unitate desberdinetan egon, beti ere ekonomikoki haren menpekoak badira, familiaren egoitzan bizi ez badira ere.
  • Bi anaia-arreba edo gehiago bi arbasoen umezurtz, tutoretzan, harreran edota zaintzan badaude, eta tutore, hartzaile edota zaindariarekin bizi arren haren kontura bizi ez badira.
  • Hiru anaia-arreba edo gehiago bi arbasoen umezurtz, 18 urtetik gorakoak badira edota bi, haietariko bat ezindua bada, elkarrekin bizi eta haien arteko mendekotasuna badago.

Arbasotzat hartzen dira, aita, ama edota biak ezkontzako lotura badago eta, hala badagokio, bakoitzaren ezkontidea. Arbasotzat hartzen dira, aurreko lerroaldean aipatutakoen ezean, seme-alaben tutoretza, familia harrera iraunkorra edota adopzio aurreko harrera dauzkaten pertsonak, beti ere seme-alabak eurekin eta euren kontura bizi badira.

Seme-alabatzat hartzen dira legalki tutoretzan, familia harrera iraunkorrean edota adopzio aurreko harreran dauden pertsonak.

Seme-alabek, kide ugariko familia izaera aitortu edota mantendu diezaieten, bete beharreko betekizunak honakook dira:

  • Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, ez bada ezinduak direla edota lan egiteko gaitasuna daukatela. Muga hau 25 urtera arte zabaldu daiteke, ikasleak badira.
  • Arbaso(ar)ekin bizitzea (ikasketak, lana, osasuna,… direla-eta banantzeak ez du bizikidetza apurtzen).
  • Ekonomikoko arbaso(ar)en menpekoak izatea.

Kide Ugariko Familien Sailkapena

Kide ugariko familiak holako mailetan sailkatzen dira:

  • Berezia:-Bost seme-alaba edo gehiago dauzkatenak.-Lau seme-alaba dauzkatenak, horietariko hiru gutxienez erditze, adopzio edota adopzio aurreko harrera iraunkor anizkun baten ondoriozkoak badira.

    -Lau seme-alaba dauzkatenak, baldin-eta familia unitatearen urteko diru-sarrerek indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, aparteko ordainsariak barne, urtean gainditzen ez badute.

  • Orokorra:

  -Beste familia unitate guztiak.

Sailkapenaren ondorioetarako, seme-alaba ezindu bakoitza edota lanerako gaitasunik ez daukan bakoitza bi bezala zenbatuko da.