Hirukideren Familiako Argazkien IV. Lehiaketa, berriz, apirilaren 10etik irailaren 17ra izango da.

 “Atera argazkia familiartean” izenburupean, gure argazki-lehiaketa antolatu dugu aurten ere; familiako irudien adierazgarri diren argazki onenak bilatu nahi ditugu, familiako kide batzuk edo kide guztiak azaltzen diren argazki esanguratsuenak. Hirukideko bazkide diren familia guztiek parte har dezakete lehiaketan, eta 3 argazki bidal ditzake gehienez familia bakoitzak. Formatu digitalean (.jpg) aurkeztuko dira argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.

Argazkiak bidaltzeko epea apirilaren 10etik irailaren 17ra bitartekoa da, eta posta elektronikoz igor daitezke Hirukidera, helbide honetara: concurso@hirukide.com. Argazki bakoitzak 2.5 MBko neurria izango du gehienez. Fitxategiek neurri handiagoa badute, badira neurri handiagoko fitxategiak bidaltzeko beste bide batzuk ere, hala nola Dropbox, WeTransfer, eta abar.

Lehenengo SARIA kamera digital bat da, eta Foto Samar etxearen laguntzari esker emango da; bigarren saria, berriz, argazki sail bat da, Ibáñez argazki-estudioaren laguntza duena. Honako helbidean dituzue lehiaketarako oinarriak, oso-osorik: www.hirukide.com.

ESTEKA HONETAN daude oinarriak.

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/Foto-para-web.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/03/Foto-para-web-300x300.jpgHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasieraslider
Hirukideren Familiako Argazkien IV. Lehiaketa, berriz, apirilaren 10etik irailaren 17ra izango da.  “Atera argazkia familiartean” izenburupean, gure argazki-lehiaketa antolatu dugu aurten ere; familiako irudien adierazgarri diren argazki onenak bilatu nahi ditugu, familiako kide batzuk edo kide guztiak azaltzen diren argazki esanguratsuenak. Hirukideko bazkide diren familia guztiek parte har dezakete lehiaketan,...