Gogorarazi nahi dizuegu 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, bazkide garenok ezin izango ditugula gure erosketak saltoki horretan egin, Hirukideri nahiz Makro berari ez dagozkien arrazoiengatik.

Data horretan, Makrori, handizkako enpresa den aldetik, bakarkako bezeroei salmentak egitea eragozten dion arau berri bat jarriko da indarrean. Autonomoak edo profesionalak zaretela egiaztatzen duzuen Hirukideko bazkideok Makroren bezero gisa alta eman ahal izango duzue, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

Dena den, gogorarazi nahi dizuegu Hirukideko familiok erosketak egiteko akordioa ere badugula GM Cash etxean (antzeko ezaugarriak dituen enpresa horrek denda bat du Gasteizen eta beste bat Galdakaon), bai eta elikadura-sektoreko beste establezimendu batzuetan ere, kide ugariko familientzako akordioen edo txartelen bidez.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/macro.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/12/macro-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuak
Gogorarazi nahi dizuegu 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, bazkide garenok ezin izango ditugula gure erosketak saltoki horretan egin, Hirukideri nahiz Makro berari ez dagozkien arrazoiengatik. Data horretan, Makrori, handizkako enpresa den aldetik, bakarkako bezeroei salmentak egitea eragozten dion arau berri bat jarriko da indarrean. Autonomoak edo profesionalak zaretela egiaztatzen duzuen Hirukideko...