Muino batean, harkaitz batzuen gainean dago gaztelu neogotiko izugarri hau, ehun urtetik gorako baso batez inguratuta. Butroeko gaztelua Gatika herrian dago, eta Erdi Aroan du jatorria, Butroe leinuko dorretxe bat baitzegoen han. Baina gaur egungo itxura Cubas markesak XIX. mendean egin zuen birmoldaketatik datorkio. Fantasiaz betetako leku bat da, eskualdeko gazteluen ereduarekin zerikusirik ez duena, XIX. mendeko gaztelu bavariarren oso antzekoa baita.

Gaur egun, ezin da barrutik ikusi, baina aire librean egun eder bat igarotzeko aukera eskaintzen du, palmondo eta zuhaitz exotiko ugari dituen parke handi batez inguratuta baitago. Paraje ikusgarria osatzen du hainbat eta hainbat espezietako bostehun zuhaitz baino gehiagoko parke horrek.

Gaztelurako sarreratik metro gutxira, Butroe ibaiaren ondoan, taberna txiki bat dago, kanpoan mahai eta aulkiekin. Leku paregabea da Butroe ibaian zehar ibilbide zirkularra egin ondoren zerbait hartzeko.

Helbidea: Butroe, Gatika (Bizkaia)
Informazio gehiago: www.bizkaia.eus

.

Eta eguna bukatu aurretik, 10 km-ra dagoen Barrikako hondartza bisitatzea proposatzen dizuegu.

Ez da oso hondartza turistikoa, eta, beraz, leku aproposa da atseden hartzeko eta eguzkia sartzen ikusteko. Harkaitzen formazioen eta itsasoan islatzen diren eguzki-printzen eraginez, magikoak dira leku horretako ilunabarrak.

Helbidea: Etxalde (Bizkaia)
Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus/es/playas-embalses-rios/playa-de-barrika/aa30-12375/es/

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/butron.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/08/butron-300x300.jpgHirukideFamilia aisialdia
Muino batean, harkaitz batzuen gainean dago gaztelu neogotiko izugarri hau, ehun urtetik gorako baso batez inguratuta. Butroeko gaztelua Gatika herrian dago, eta Erdi Aroan du jatorria, Butroe leinuko dorretxe bat baitzegoen han. Baina gaur egungo itxura Cubas markesak XIX. mendean egin zuen birmoldaketatik datorkio. Fantasiaz betetako leku bat da,...