Jakinarazten dizuegu datozen hilotan Hirukideko txartel digital berria ezarriko dugula, pixkanaka. Txartela aldi berean erabili ahal izango da egun indarrean duzuen plastikozkoarekin, hau iraungi arte.

Txartel digitala izango da gure deskontuen planari atxikitako establezimendu edo dendetan sakelako telefonoaz erabiltzeko edo erakusteko. Hirukidek zuen e-postara bidaliko dizue, sakelakoan ireki eta txartela dakarren fitxategia instala dezazuen.

Beraz, ezinbestekoa da Hirukiden guztiok edukitzea zuen helbide elektronikoak eguneratuta, eta gure mezuak ez joatea zuen Spam edo bazterturiko postaren erretilura. Azken aste edo hilotan ez baduzue jaso Hirukideren e-postarik, lehenengo egiaztatu Spam-erretilua; horra joaten ari badira edo ez baldin badago batere, deitu 945 25 36 02 zenbakira edo idatzi hirukide@hirukide.com helbidera, eta esan bazkideak zaretela, zuen izen-abizenak eta zein helbide elektronikotara nahi duzuen bidaltzea txartela eta jakinarazpenak.

Gure datu-basean e-posta bakarra baldin badaukagu, bertara igorriko ditugu egun txartel fisikoa duten kideentzako txartelak. Guraso bien helbideak baditugu, bakoitzari berea bidaliko diogu, eta nagusi gisa dugunera berea eta egun txartel fisikoa duten seme-alabenak. Gurasoetako baten helbidea gehitu edo txartela zuen seme-alabei zuzenean bidaltzea nahi baduzue, idatzi eta adierazi bakoitzaren izena eta e-posta.

 

Txartel digitalak deskargatzeko jarraibideak

Esan bezala, Hirukidek bidaliko dizkizue (oporren ostean) txartela duzuen familiako kide bezainbeste e-posta, zuen sakelakoetan irekitzeko. Zuen seme-alaben edo bikotekidearen txartela igortzen badizuegu, haiei birbidali beharko diezue, bertan ageriko den esteka ireki eta sakelakoan deskarga dezaten.

IOS (iPhone) sistema: fitxategia iPhone batean irekitzean, gailuak berez dakarren Wallet aplikazioan gordeko da, eta bertan agertuko zaizue txartela zuzenean.

Android (bestelako smartphoneak) sistema: telefono hauek ez dute aipatu aplikazioa, beraz, aldez aurretik PassWallet edo Pass2U aplikazioa instalatu beharko duzue (playstore bidez). Behin instalatuta, e-postako fitxategia deskargatu eta txartela arazo barik irekiko zaizue.

 

Txartel digitala

Txartelak bi “aurpegi” ditu. Lehenengoan, atzealde urdinekoan, bazkidearen datu nagusiak ageri dira, bai eta iraungitze-data eta elkartearen izena ere. Bigarrenean, berriz, kategoria, e-posta eta Hirukideren webgunea daude, eta, behealdean, txartelarekin batera baimendutako pertsonak (bigarren gurasoa, baldin badago, eta seme-alabak).

Bigarren aurpegi hori eskuratzeko, hatzaz txartelaren erdian klikatu behar duzue; behealdean, barra bat agertuko da, eta eskuinaldeko informazio-ikonoa (biribil horia, barruan “i” dakarrena) sakatu beharko duzue, eta gero gezia txartelaren aurpegi nagusira itzultzeko.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/imagen-noticia-carne-digital.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/06/imagen-noticia-carne-digital-300x300.jpgHirukideHasiera
Jakinarazten dizuegu datozen hilotan Hirukideko txartel digital berria ezarriko dugula, pixkanaka. Txartela aldi berean erabili ahal izango da egun indarrean duzuen plastikozkoarekin, hau iraungi arte. Txartel digitala izango da gure deskontuen planari atxikitako establezimendu edo dendetan sakelako telefonoaz erabiltzeko edo erakusteko. Hirukidek zuen e-postara bidaliko dizue, sakelakoan ireki eta txartela...