Aurten, 22 udalerritan izan gara. Jarraian dituzue horietatik zeinek onartu duten beren zerga-ordenantzetan, behin-behinean edo behin betiko, kide ugariko familientzako hobekuntzaren bat. Era berean, zergei buruzko eztabaida egin gabe dutenak daude. Azkenik, aldaketak edo hobekuntzak egitea aurreikusten duten udalak.

 

1. Gurekin bildu ostean aldaketak edo hobekuntzak egin dituzten udalak

ARABA

Gasteiz

Aldaketa: Hobaria OHZn; aurrerantzean, Familia Errenta Estandarizatuaren sistema aplikatuko da.

– LGS 2 aldiz baino handiagoa edo berdina: % 90
– LGS 2 aldiz baino handiagoa eta LGS 2,5 aldiz baino txikiagoa edo berdina : % 50
– LGS 2,5 aldiz baino handiagoa eta LGS 2,75 aldiz baino txikiagoa edo berdina: % 10

Aldaketa: Haur-eskolak. Hobaria jasotzeko, anaia-arrebek ez dute zertan matrikulatuta egon.

– Birekin: % 25
– Hirurekin: % 33
– Laurekin: % 44
– Anaia-arreba gehiagorekin: dagokion zati proportzionala murriztuko da.

Hobari berria: Luis Aranburu Musika Eskolan, jarduera guztien prezioan.

– Kategoria orokorreko familiak: % 50
– Kategoria bereziko familiak: % 100

Hobari horiek guztiak jasotzeko, familiako diru-sarrerak 100.000 eurokoak baino txikiagoak izan behar dute.

 

BIZKAIA

Arrigorriaga

Hobari berria Ibilgailuen Zergan: %50ekoa

Errenta limite hauekin:

Número de miembros Gehinezko errenta
3 33.101,19 €
4 35.332,75 €
5 37.135,14 €
6 38.579,92 €
7 40.024,71 €
8 41.455,17 €
9 45.600,70 €
10 50.160,76 €
11 55.176,83 €
12 60.694,52 €

 

Durango

Hobari berria Ibilgailuen Zergan: % 50ekoa kategoria orokorreko familientzat eta % 75ekoa kategoria berezikoentzat.

Ibilgailu bakarrak jasoko du hobaria familiako, 5 jesarlekukoa edo gehiagokoa eta 15,99 zaldikoa edo gutxiagokoa izanez gero. Familia-errenta ezingo da izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,5 aldiz handiagoa, Familia Errenta Estandarizatuaren sistemaren arabera.

 

 

GIPUZKOA

Eibar

Hobari berria Ibilgailuen Zergan:

3 seme/alabekin: 70%
4 seme/alabekin: 80%
5 baino gehiagoko seme/alabekin: 90%

 

Ibarra

Hobari berria Ibilgailuen Zergan: 50%koa 20 zaldi fiskal limiterekin.

 

Lasarte-Oria

Hobari aldaketa OHZn: katastro balioren limitea 100.000 eurotik- 182.000 eurotara pasa da.

Hobari aldaketa Ibilgailuen Zergan: 15,99 zaldi fiska arte bonifikatuko da.

 

Zumaia

Aldaketa: Hobaria Ibilgailuen Zergan, % 50ekoa 14 zerga-zaldiren mugarekin.

 

Zarautz

Aldaketa: Hobaria OHZn. Diru-sarreren tarte berria: 20.000 eurotik 30.000ra.

– 10.000 eurora bitarte: % 90eko hobaria
– 10.000 eurotik 20.000ra: % 40koa
– 20.000 eurotik 30.000ra: % 20koa

Katastro-balioa 180.000 eurokoa baino handiagoa izanez gero, hobaria bakarrik aplikatuko da, gehienez ere, balio horren gainean.

Aldaketa: Ibilgailuen Zerga: 14 zalditik 16rako hedapena, % 50eko hobariarekin, zeina eskatu egin beharko den. Behin aitortuta, ondorioak izango ditu kide ugariko familia titulua balioduna den bitartean.

 

Tolosa

Aldaketa: Hobaria OHZn. Katastro-balioaren mugaren hedapena, 95.550 eurotik 100.000 eurora.

Aldaketa: Hobaria Ibilgailuen Zergan.

Hobaria jasotzeko mugaren hedapena, 14 zalditik 16ra.

– Kategoria orokorreko familiak: % 30
– Kategoria bereziko familiak: % 50

 

Donostia

 Aldaketa: Hobaria Ibilgailuen Zergan. Ehunekoen igoera.

– Kategoria orokorreko familiak: % 40
– Kategoria bereziko familiak: % 60

 

2. Zergei buruzko eztabaida egin gabe duten udalak

Hauekin bildu bagara ere, oraindik ez dute egin zergei buruzko eztabaida: Galdakao, Orduña, Laguardia, Oion, Ibarra, Lezo, Mungia, Zaldibar eta Renteria,.

 

3. Gurekin bildu ostean aldaketarik egin ez duten udalak

Datorren urterako aurkeztu genizkien proposamenetatik batere jaso ez duten udalak: Orio, Arrasate/ Mondragón, Amurrio, Laudio, Mutriku, Hernani eta Astigarraga.

 

 

 

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/imag_tolosa.jpeghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/10/imag_tolosa-300x300.jpegHirukideEkintzak eta ZerbitzuakHasiera
Aurten, 22 udalerritan izan gara. Jarraian dituzue horietatik zeinek onartu duten beren zerga-ordenantzetan, behin-behinean edo behin betiko, kide ugariko familientzako hobekuntzaren bat. Era berean, zergei buruzko eztabaida egin gabe dutenak daude. Azkenik, aldaketak edo hobekuntzak egitea aurreikusten duten udalak.   1. Gurekin bildu ostean aldaketak edo hobekuntzak egin dituzten udalak ARABA Gasteiz Aldaketa: Hobaria...