Gipuzkoako 25 udal ibilgailuen gaineko zergan hobariak ematen hasi direla jakinarazi nahi dizuegu. Donostian, Zegaman, Urnietan, Antzuolan eta Oñatin, urte osoan zehar eska dezakezue hobaria; Azkoitian, apirilaren 21era arte; eta Bergaran, maiatzaren 19ra arte. (Datozen urteetarako, informa zaitezte udalean, kasu batzuetan epeak salbuespenekoak baitira, aurtengo urtea lehenengoa denez).

Baldintzak edo irizpideak askotarikoak dira, eta baita hobarien ehunekoak eta eskaria egiteko epeak ere. Baina badute baldintza komun bat: familia bakoitzeko 5 lagunentzako edo gehiagorentzako lekua duen turismoari soilik aplikatuko zaio, eta kide ugariko familia titulua indarrean izan behar da, 2017ko urtarrilaren 1ean.

 

 

Oraindik hobari hori aplikatzen ez duten 63 udalek datorren urteko ordenantza fiskaletan, 2018koetan, hobari hori txerta dezaten saiatuko gara Hirukidekook; era berean, oraindik hobaria aplikatzen ez duten Arabako eta Bizkaiko udalerriak ere animatuko ditugu.

 

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/07/viajarcontitulofn-1024x681.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/07/viajarcontitulofn-300x300.jpgHirukidesin-categoria
Gipuzkoako 25 udal ibilgailuen gaineko zergan hobariak ematen hasi direla jakinarazi nahi dizuegu. Donostian, Zegaman, Urnietan, Antzuolan eta Oñatin, urte osoan zehar eska dezakezue hobaria; Azkoitian, apirilaren 21era arte; eta Bergaran, maiatzaren 19ra arte. (Datozen urteetarako, informa zaitezte udalean, kasu batzuetan epeak salbuespenekoak baitira, aurtengo urtea lehenengoa denez). Baldintzak edo...