Urriaren 31 arte irekita dago unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako laguntzak eta bekak eskatzeko epea. Laguntza horiek zuen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxean bertan izapidetu daitezke, bai eta sarean ere. Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetarako bekak eskatzeko epea urriaren 2an amaitu zen.

LOTURA HONETAN duzue informazio guztia

Hirukide elkarteak egiaztatu du aurten ere ez dela txertatu Familia Errenta Estandarizatuaren sistema baldintza ekonomikoen atalean. Hala, gure eskaerari jaramon ez egiteaz gain, Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioa ere ez dute kontuan izan, bere sail eta kontseilaritza guztietan sistema hori ezartzea gomendatu baitzuen.

Sistema hori aplikatuz gero, familiako kide kopurua eta familia-unitatearen osaera eta ezaugarriak kontuan hartuta haztatzen da familia-errenta. Irizpideak bateratzen ditu sistema horrek, eta familia bakoitzaren errealitate edo ezaugarri bereziak balioesten edo kontuan hartzen ditu, hala, baldintza ekonomiko bidezkoagoak ezartzeko eta laguntzak eta bekak eskuratu ahal izateko.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/10/Image_becas_nounivers.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2016/10/Image_becas_nounivers-300x300.jpgHirukidesin-categoria
Urriaren 31 arte irekita dago unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako laguntzak eta bekak eskatzeko epea. Laguntza horiek zuen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxean bertan izapidetu daitezke, bai eta sarean ere. Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetarako bekak eskatzeko epea urriaren 2an amaitu zen. LOTURA HONETAN duzue informazio guztia Hirukide elkarteak egiaztatu du aurten ere ez dela...