Imprescindible tener en vigor el Título de Familia Numerosa

Zuzeneko laguntzak

  • Estatal: Ayuda por nacimiento: Hasta 1.000 € por familia numerosa (sujeto a renta).
  • Autonómico: Ayuda por nacimiento, adopción, acogimiento preadoptivo o tutela del 3er hijo/a y sucesivos/as: 7 anualidades (sujeto a RFE*).

Kontziliazioa

Estatu mailan: 

  • Aitatasun-baimena: etenik gabeko 4 aste natural, 2 egunez luzagarria seme-alaba bakoitzagatik, bigarrenetik aurrera, izan erdituta, izan adoptatuta, izan harrera anizkoitza eginda.
  • Zaintzaileen kontratazioa: % 45eko hobaria Gizarte Segurantzarako kuotetan adin txikikoen zaintzan.

Erkidego mailan

  • Zaintzaileen kontratazioa: Hobariak Gizarte Segurantzarako kuotetan % 100era bitarte.
    (FEEren araberakoa*).

Hezkuntza

  • Ikastetxeetan eta haur-eskoletan ikasleak onartzeko irizpideak.
    • Kategoria Orokorra: puntu gehigarri 1
    • Kategoria Berezia: 1,5 puntu gehigarri
  • Unibertsitate Publikoa:
    • Kategoria Orokorra: % 50eko deskontua matrikulan.
    • Kategoria Berezia: matrikularen ordainketatik salbuetsita.
  • Unibertsitate Pribatuak EAEn: Unibertsitate Publikoko fakultate baten jasoko litzatekeen kenkari berdintsua.
  • Beka unibertsitarioak eta ez-unibertsitarioak: Familia-errenta tarteetan, kategoriaren araberako kenkaria.

Zergak

– PFEZ. Kenkaria inbertsioagatik eta ohiko etxebizitzaren alokairuagatik: % 23 inbertsioan (Gipuzkoan, 2012/01/01tik aurrera erositako etxebizitzetarako % 20) eta % 25 alokairuan.
– OHZ, Ibilgailuen Zerga, Udal Tasa eta Prezio Publikoak: (ura, kirol-instalazioak, musika-eskolak…) Kontsultatu.
– Matrikulazio-zerga: ibilgailu berria erosteagatik, % 50eko deskontua.
– Ondare-eskualdaketen gaineko Zerga: % 2,5 bigarren eskuko ohiko etxebizitza askea erosteagatik, etxearen neurria alde batera utzita.

Etxebizitza

  • BOE-en zozketetan parte hartzeko aukera, pertsonako 15m2-tik beherako ratioko etxebizitza jabetzan edo alokairuan edukiz gero.
  • Kupo-erreserba udal-sustapenetan (kontsultatu) .
  • Ohiko etxebizitza birgaitzeko laguntzak
    (FEEren araberakoa*).

Garraioa

Deskontuak errepide, trenbide eta itsaso bidezko garraioan, hirikoan eta hiriartekoan, deskontuok edozein txartel-modalitatetan pilatu ahal izanda:

  • Kategoria Orokorra: % 20
  • Kategoria Berezia: % 50

Deskontuak aireko garraioan:

  • Kategoria Orokorra: % 5
  • Kategoria Berezia: % 10

Energia

  • Argiaren bonu soziala: % 25eko deskontua Kontsumitzaile Txikiarentzako Prezio Boluntarioaren gainean, betiere kontrataturiko potentzia 10 kW baino txikiagoa izanez gero.

Aisialdia eta kultura

  • Museo publikoak: gutxienez % 50eko deskontua.
  • Foru Aldundien udalekuak: % 30eko deskontua.

Bestelakoak

  • Tasak dohainik NA eta Pasaportea egiteko (Berria eta berritzeko).

*FEE: Familia Errenta Estandarizatua

 

BESTE INFORMAZIOA (Eusko Jaurlaritza web)