asociate

Hirukideko Bazkide Izateko Betekizunak

  • Kide ugariko familia bateko kide izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
  • Kide Ugariko Familiaren Titulua edo Familia-liburua aurkeztea.
Izena emateko formularioa

Bazkide Mailak:

  • Eskubide osoko bazkideak:
    • Aurreko baldintzak betetzeaz gain, adinez nagusiak direnak eta jarduteko gaitasuna daukatenak.
      Izena emateko formularioa
  • Bazkide gazteak:
    • Aurreko baldintzak betetzeaz gain, adinez nagusiak izan ez arren, 14 urtetik gorakoak direnak, bazkide izateko euren lege ordezkarien baimena behar dute eta ezin dute Zuzendaritza-Batzordean ardurarik hartu.Izena emateko formularioa
  • Bazkide babesleak:

Federazioari bide ekonomikoak ematen dizkieten pertsona fisikoak edota juridikoak (emaileak), elkartean bestelako partaidetzarik eduki gabe.

Bazkide babesle gisa izena emateko formularioa (ENPRESAK)

Bazkide babesle gisa izena emateko formularioa (PARTIKULARRAK)

Hirukideren bazkide babesleak honakook dira: Eusko Jaurlaritza, Bilboko udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eroski, Euskaltel, IMQ, Mercedes-Benz.

  • Ohorezko bazkideak:
    • Elkarteko kide izateko baldintzak betetzen dituzten baina euren kide izaera juridikoarekin helburu sozialen alde egiterik ez daukaten beste elkarte batzuk edo pertsona fisiko edo-eta juridikoak. Bazkide hauek soilik ohorezkoak direnez, ez daukate kideen izaera juridikoa, ezta Zuzendaritza eta Administrazio egituretan parte hartzeko eskubidea ere, eta ez daukate inolako betebeharrik.