Aitatasun-baimena luzatzea

Aitatasun-baimena luzatzea

Berdintasun Legeak xedatutakoaren arabera aitatasun-baimena hilabetera luzatzea urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko dela berretsi zuen Gobernuak joan den abenduaren 16an. Gaur egun, bi asteko baimena dute aitek, eta, beraz, beste bi astez luzatuko du Gobernuak baimen hori, jaiotza, adopzio eta harrera kasuetan.

Sei urteko atzerapenarekin dator luzapena; izan ere, 2011ko urtarrilaren 1etik ezarriko zela erabaki zen 2009an, baina atzeratu egin da urtez urte. Dena den, konpromisoa hartu du Gobernuak pixkana baimen hori luzatzeko, 16 asteko amaitasun-baimenarekin parekatu arte