Datorren urriaren 21ean, Kide Ugariko Familien 8. Euskal Kongresua egingo dugu. Kursaal Kongresu Jauregian izango da, Donostian. Beraz, gorde data zuen familia-egutegian, izan ere, aurrekoetan bezala, gertakizun oso berezia izango da familia osoarentzat.

Aurtengo gaia segurtasuna izango da, Interneten eta sare sozialetan, familia barruan. Iazko hitzaldietako baten mamia izan zen eta, interes handia eragin zuenez, eta etengabe bilakatzen denez baita sakonago ezagutzeko beharra ere, hala nola kasu askotan gure seme-alabei dagokienez ziurgabetasuna, gure kongresu osoa arlo horri eskaintzea erabaki dugu.

Nerabeak

Berritasun gisa, aurten programa berezia izango dugu 11 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Kongresuko gaiaren gaineko berariazko saioak eta tailerrak egingo ditugu, bai eta aztura osasungarriei buruzkoak eta drone, humanoideekin eta abarrekin egindakoak ere.

Era berean, 11 urtetik beherakoak zaintzeko ohiko zerbitzua egongo da, non jolasak, jarduerak eta tailerrak izango dituzten, adinen arabera antolatuta.

Urriak 22, igandea

Kongresua igandeko familiarteko txango batekin osatuko da, beste urte batzuetan bezala. Akordioak egin ditugu inguruko aterpeekin Araba edo Bizkaitik etorri eta larunbatetik iganderako gaua bertan eman nahi duten familiei deskontu bereziak egiteko.

Horren guztiaren berri hurrengo newsletterretan, webgunean eta aldizkarian emango dizuegu.

http://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/congre_kursl.jpghttp://hirukide.com/wp-content/uploads/2017/02/congre_kursl-300x300.jpgHirukideEkintzak eta Zerbitzuakslider
Datorren urriaren 21ean, Kide Ugariko Familien 8. Euskal Kongresua egingo dugu. Kursaal Kongresu Jauregian izango da, Donostian. Beraz, gorde data zuen familia-egutegian, izan ere, aurrekoetan bezala, gertakizun oso berezia izango da familia osoarentzat. Aurtengo gaia segurtasuna izango da, Interneten eta sare sozialetan, familia barruan. Iazko hitzaldietako baten mamia izan zen...