Larunbatean, irailaren 16an, familia guztien zain izango gara Bilboko Casilda Iturritzar Parkean, Arte Ederren Museo inguruan. Aurten ere, atrakzio eta jolas berriak jarriko ditugu adin guztietarako.
 

Familia guztiak animatzen zaituztegu etortzera zein senideak eta lagunak gonbidatzera, jardunaldia bertaratu nahi duten haur guztiei irekita baitago. familia bazkideek ez ahaztu informazio-bulegora hurbiltzea, zuen seme-alabentzako oparitxoa jaso ahal izango duzue-eta.