Guk beti esan izan dugu 2 edo 3 seme-alaba izan nahi genituela, eta 3 panpinatxo hauek iritsi zaizkigu: Sofia, 5 urtekoa, Sara, 3koa, eta Erika, 11 hilabetekoa. Jende askok “erotuta” gaudela pentsatzen badu ere, gure ilusioa zen “familia handia” izatea. Baina egia da bizi garen garaiotan jende askok bakar bat izatea ere asko pentsatu behar izaten duela, eta normala da, batez ere lan kontuengatik. Langabezia arrunta da gero eta helduagoak diren gazteen artean, lan bat aurkitzea gero eta gehiago atzeratzen den kontua da, eta horrek bizitzaren alderdi askori egiten dio kalte, baina batez ere familia bat osatzeari. Oso kezkagarria da hori guztia…


Gure kasuan, “zorionekoak” garela esan dezakegu; oso gazteak izan arren, 31 urte, biok daukagu lana, eta aurreztu ezin badaiteke ere, egunean bizi gaitezke, gure gastuak, maileguak eta hipoteka ordainduz. Lanpetu xamar ibiltzen gara egunerokoan; senarra banatzailea da eta ni, autonomoa; gurasoen laguntza izatearen zortea dugu, eurek laguntzen baitigute umeekin egunero. Nire kasuan, “AUTONOMOA” izatea da desabantaila, lan eta familia-bizitzak kontziliatzen ez baitigute askorik laguntzen, ia ez dugu eskubiderik, 16 hilabeteko amatasuna baino ez, ezer gehiago ez, ez eszedentziarik, ez inolako baimenik, ez seme-alabak zaintzeko laguntzarik… Horixe da emakume autonomo asko ez bat, ez bi, ezta seme-alaba gehiago ere ez izateko erabakia hartzera bultzatzen dituen beste arrazoietako bat.


Nire testigantza lagungarria izango zaizuelakoan, mila esker.
 

HirukideZure iritzia
Guk beti esan izan dugu 2 edo 3 seme-alaba izan nahi genituela, eta 3 panpinatxo hauek iritsi zaizkigu: Sofia, 5 urtekoa, Sara, 3koa, eta Erika, 11 hilabetekoa. Jende askok “erotuta” gaudela pentsatzen badu ere, gure ilusioa zen “familia handia” izatea. Baina egia da bizi garen garaiotan jende askok bakar...