Imagen 026

ESAN BEZALA, DOAN DA SARRERA, ETA IREKIA.

Gainera:

BAZKIDEAK:

  • Heldu eta haurren bazkaria + haurtzaindegi-zerbitzua 0-14: 30 euro familiako
  • Autobusa Arabatik eta Bizkaitik: 25 euro familiako (Bizkaiako autobusean joateko plazak agortuta)
  • Asteburuko egonaldia (afaria + ostatua + gosaria): 35 euro familiako (ostatu-plazak agortuta)
  • Bisita Sagardoetxea-ra, igandean, izena emandako familientzat: DOHAINIK (kongresuan izena ematean, hautatu igandeko bisita)

BAZKIDE EZ DIRENAK:

Otorduak, haurtzaindegia eta bestelako zerbitzuak eskatzen dituztenei soilik kobratuko zaie, baina prezio txikia dute zerbitzuok. Galdetu prezioak Hirukiden (945 25 36 02 eta congreso@hirukide.com)

..
IZEN-EMATEA

GARRANTZITSUA:

  • Ostatu-plazak agortuta
  • Ostatua, afaria eta gosaria Uba, Ulia eta Ondarretako aterpetxeetan eskainiko dira.
  • Lo egiteko ostatua hartu dutenei eskatu nahi diegu, han afaltzeko asmorik ez badute, aldez aurretik abisatzeko (congreso@hirukide.com):

Ubako aterpetxea (esteka)

Uliako aterpetxea (esteka)

Ondarretako aterpetxea (esteka)

– Ostatua soilik eskainiko zaie Arabatik eta Bizkaitik etortzen diren familiei, eta igandeko ibilaldian parte hartuko dutenei, kontuan hartuta Kongresura etortzeko duten distantzia. Hirukidek beretzat gordeko du ostatu bat edo beste esleitzeko erabakia, erreserbaturiko leku-kopurua hobeto baliatzeko.


Igandeko bazkaria: hiru aukera daude:

– BAZKARIA REZOLA SAGARDOTEGIAN. Ondoko menuak eskainiko dizkigute:

-Helduentzako sagardotegiko menua 29 €: bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, postrea (gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin) eta sagardo-txotxa.

-Helduentzako sagardotegiko menu berezia15 €: bakailao-tortilla, saiheskia, postrea (gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin) eta sagardo-txotxa.

-Haurrentzako menua 12 €: frijituak, solomoa patatekin eta postrea (izozkia).


– PIKNIK-POLTSA:  6 € pertsonako. Kontu zenbaki honetan sartu behar da dirua: LABORAL KUTXA 3035 0012 72 0120102541. Erreferentzian, idatzi, mesedez, PIKNIKA, eta familiaren abizenak.

Piknik-poltsan, hauek datoz:

  • Helduenean: patata-tortilla edo hirugiharra eta gazta ogitartekoa + urdaiazpiko egosi eta gazta sandwicha + fruta ale bat + botila bat ur.
  • Haurrenean: patata-tortilla edo hirugiharra eta gazta ogitarteko erdia + urdaiazpiko egosi eta gazta sandwicha + fruta ale bat + txokolatezko irabiatua + botila bat ur.

Garrantzitsua: zerbitzu hau aukeratzen duten familiek Sagardoaren Museoko harrerako gunean jaso beharko dituzte poltsak bisita ostean, beren abizenak emanez erreferentzia gisa.


– ETXEKO JANARIA: Hala nahi duten familiek etxetik ekar dezakete bazkaria.


Igandeko txangoan parte hartzeko, ez da nahitaezkoa zapatuan ostatuetako batean lo egitea. Gipuzkoako familiek (bai eta Arabakoek eta Bizkaikoek ere), hala nahi badute, lekua erreserba dezakete bisita egiteko, nor bere etxetik joanda.