Hiru seme-alaben ama naizenez, gustora jasotzen dut zuen informazioa. Zuen lanari esker, gu bezalako familiei bizi baldintzak hobetzen doazela ikusteak poza ematen dit. Aldaketa batzuk denbora asko behar duten arren eskertzen da saiatzea.

 

Ez dut arrazoizkoa ikusten behin eta berriz publizitatea egiten duten enpresek gero ezkutuko kondizio zailak jartzea beraiek promes egiten dutena betetzeko. Corte Inglés  izeneko dendetan ere berdin. Atzetik jarraika etortzen zaizkizu hiru umekin ikustean, deskontu handiak dituztela gu bezalako familientzat esanez. Gero txartel berezi bat egitea nahi dute eta azkenean ikus daiteke ez dela abantaila handirik ateratzen beraien kondizio guztiak zailak eta desegokiak direlako.

 

Orokorrean, udalei begiratuz, bai eskatuko nieke konturatu daitezela gure ekonomi egoera ez dela haur bakarrekoen berdina, eta haurrei zailtasunak jarri ordez, besteen egoeran jokatzea errazteko lan egin dezatela. Adibidez, eskola materialarekin, udako programekin (udalekuek ez dute deskonturik, igerilekuek bakarrik 15 urtetik beherakoentzat, txartelak esaten badu ere handiagoetan gure kargu daudela oraindik denbora luze batean), e.a. Konturatu daitezela askotan beraien hainbeste promozio egiten dituzten deskontu horiek ez direla askotan erabilgarri, eta alde batera utzi behar izaten ditugula gehienok.

 

Halere eskertu nahi nizueke zuen lana, egoera berdintasun batera gerturatzen laguntzea eta aipatu badaudela baita enpresa batzu agindutakoa betetzen dutenak. Eroski, BM, eta beste batzu betetzen dute hitza. Ez da orain dela urte batzu bezala, deskontuaren ehunekoa gutxitu da eta honek gastu handiagoa egitea eskatzen du, baino esandakoa garbi betetzen dute. Eskertzen da eta erabilgarriak dira beraien "vale"ak. Sarri joaten gara bertara erosketa egitera, oso ondo dator uztaila aldera ematea.

 

Milesker denagatik. Barkatu luzapena,
 

HirukideTú opinas
Hiru seme-alaben ama naizenez, gustora jasotzen dut zuen informazioa. Zuen lanari esker, gu bezalako familiei bizi baldintzak hobetzen doazela ikusteak poza ematen dit. Aldaketa batzuk denbora asko behar duten arren eskertzen da saiatzea.   Ez dut arrazoizkoa ikusten behin eta berriz publizitatea egiten duten enpresek gero ezkutuko kondizio zailak jartzea beraiek...