Azken newsletterrean, Arriaga Antzokiko deskontuaren berri izan nuen. Adierazi nahi nizuen egia dela, deskontua egin egiten dela, baina BAKARRIK leihatilan. Deskontuak ez dira aplikatzen ez telefonoz, ez webgunearen bidez.

 

Eskertzen da deskontua, baina, leihatilan baino ez denez aplikatzen, nire kasuan (Oñatin –Gipuzkoa- bizi naiz), deskontua lortu ahal izateko ordubetez gidatu beharra ez da oso praktikoa, ezta, nire ustez, onuragarria ere.

 

Ez dut ulertzen arrazoia, komunikazioen aro honetan, aurrez aurre egin behar izateko, sarrerak egunean bertan leihatilan jaso eta, hor bai, txartela aurkez daitekeenean.

 

Azkenean, eta nire hiru seme-alabekin ikuskizuna ikusteko aukera ez galtzearren, telefonoz erosi ditut, Hirukideko bazkide izateagatiko deskontua eduki gabe.

 


Eskerrik asko zuen lanagatik! Animo! 

HirukideTú opinas
Azken newsletterrean, Arriaga Antzokiko deskontuaren berri izan nuen. Adierazi nahi nizuen egia dela, deskontua egin egiten dela, baina BAKARRIK leihatilan. Deskontuak ez dira aplikatzen ez telefonoz, ez webgunearen bidez.   Eskertzen da deskontua, baina, leihatilan baino ez denez aplikatzen, nire kasuan (Oñatin –Gipuzkoa- bizi naiz), deskontua lortu ahal izateko ordubetez gidatu...